Berango Futbol Taldearen Eguna ospatuko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 10a, 18:40
Berango Futbol Taldea, Amoreboeta Bren aurkako jaitsiera-faseko partidan. © BERANGO F. T.

Berangoko udal pilotalekuak hartuko du bihar, zapatua, udalerriko futbol-taldearen ospakizuna. Berango Futbol Taldea Eguna baliatuko du klubak denboraldia ixteko. Ekitaldiak 13:00etan hasiko dira, sardina-janaz eta txotx eginez. Gainera, txerri-beso eta hegaluze bana zozkatuko dute.

14:30ean, herri-bazkaria izango da. Pilotalekuan bertan salduko dituzte txartelak 15 euroan, baina, printzipioz, aurretik izena emanda dutenei soilik. Azkenik, bazkalostean jokalariei denboraldiko garaikurrak emango dizkiete.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun