Txandakako gose-greba abiatu dute Huelvako euskal presoek

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 19a, 18:48

Presoen aldeko ekimen bat Berangon, artxiboko irudi batean.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AAEAM) jakinarazi duenez, "Huelvako preso politikoak txandakako gose greban" dira atzotik, "preso gaixoen askatasunaren alde". Gatibuek astebeteko txandatan arituko dira barauan; ekimena Iker Olabarrieta Colorado "Fiñu" preso bilbotarrak abiatu du. Olabarrieta Huelva II espetxean dago EPPKko beste hainbat kidegaz, tartean Irantzu Gallastegi Sodupe berangoztarragaz.

Borrokaldi horren helburua "preso gaixoen askatasuna galdegitea da" eta "batez ere, herria" horien "askatasunaren alde mobilizatzeko beharraz kontzientziatzea, ezbeharren bat gertatu baino lehen. Huelvako preso politikoek azpimarratu dute benetako borroka kalean eman beharrekoa dela eta soilik herriaren presioa eta indarraren bitartez izango dela posible helburu hori gauzatzea", AAEAMk zabaldu duenez. Amnistiaren aldeko eragileak "babes osoa" adierazi die Huelvako presoei eta "konpromiso berriak hartzen jarraitzeko prest" agertu da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun