Berangoko Miliak jaso du bigarren urtez Estatuko miliarik onenaren saria

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 25a, 17:25
Josu Hernández, Anabel Landa eta Izaskun Zubiaur, miliaren sariagaz. © BERANGO ATLETISMO TALDEA

Pasa den zapatuan egin zen Espainiako Atletismo Federazioaren gala Madrilen, Espainiako Batzorde Olinpikoaren egoitzan. Bertan, Berangoko nazioarteko Miliak jaso zuen Estatu espainoleko milia onenaren saria, bigarren urtez jarraian.

Izendapena Anabel Landa Gaubekak hartu zuen. Berangoko alkateagaz batera izan ziren Izaskun Zubiaur Zarraga Kultura eta Kiroletarako zinegotzia eta Josu Hernández Jambrina Berangoko Atletismo Taldeko presidente eta antolakuntzako arduraduna. Hernández aitortu duenez, "antolatzaileontzat berebiziko motibazioa da bigarren urtez jarraian gure lehiaketaren maila eta antolakuntza saritzea, 6.800 biztanleko herri batean izanda".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun