Dispertsioaren inguruko berbaldia, Joseba Azkarragaz batera

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 17a, 12:27

Euskal presoen dispertsioaren aurka lan egiten jarraitzen du Berangoko Sare taldeak. Joan den urtarrilaren 14an milaka gizon-emakumek Bilboko kaleak bete zituzten, dispertsio-politikaren ondorioak salatzeko. Horren ostean, herrira bueltatu eta behar horretan jarraitzeko ardura hartu zuten, herriz herri. Hala, berangoztarrek hurrengo hitzordua bariku honetan ipini dute, hilaren 17an: berbaldia antolatu dute, Berangoko kultur etxeko areto nagusian.

Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, dispertsioaren gaia jorratzeko Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu ohia eta Sare taldeko kidea gonbidatu dute. Hitzordua arrastiko 07:00etan ipini dute, eta, Azkarragaren berbaldiaz gainera, bideo-emanaldi laburtxo bat ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun