Jendartea  Berango 2017-03-10 15:55

Berdintasunaren aldeko bidea egin gura du Berangok

Txinako esaera zaharrak dioen moduan, "tximeleta baten hegalen mugimendua munduaren beste muturrean senti daiteke". Horren arabera, egunerokotasunean dabilen indar txiki batek aldaketarako indarra sor dezake. Hori dela eta, Berangoko Udaleko Berdintasun Sailak tximeleta morea aukeratu du ikurtzat.

Udalerriko auzokide guztien ekintza txikiek, tximeletak balira bezala, berdintasuna "benetakoa eta efektiboa" izatea ahalbide dezakeela irudikatu gura dute. "Tximeletaren efektu horrek emango dio hasiera martxoaren 8aren harira antolatu diren ekitaldi-programei. Hori ez da hilabete honetara mugatuko, urte osoan beste hainbat jarduera antolatuko baitira Udaletik, udalerriko elkarteakaz eta norbanakoakaz elkarlanean", azaldu dute arduradunek. Izaskun Zubiaur Berdintasun Saileko arduradunaren arabera, "ekintza txiki askoren batuketak berdintasunaren tornadoa eragin dezake".

Egitaraua

Martxoak 11, zapatua

  • 19:00 Berangoko emakumeen emanaldia, Berango Antzokian. Sarrera, doan.

Martxoak 12, domeka
Berdintasunaren aldeko jaia, nagusien etxearen aurreko plazan.

  • 10:30 Martxa, emakumeen elkarteko egoitzatik abiatuta, frontoiraino.
  • 13:00 Adierazpen instituzionala irakurtzea; eta dantzaldia, Trio Maran taldeagaz; hanburgesa eta karolina solidarioak; ume-jolasak.
  • 19:00 "Las mujeres sabias" antzezlana, Berango Antzokian, Txirlora-ACADAE taldeagaz. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa