Iglesias gain, bertan izango dira honako artistak: Maki Soto kantautorea; Ingrid Kuschik abeslari eta arte-kudeatzailea; Les Alsborregach eta Irati Ortiz de Mendibil DJ-ak; eta Nataly Etxeita bateria-jotzaile eta kantariak.
Atsedenaldi baten ondoren, hitzaldiaren amaieran, Maki Sotok kontzertu akustikoa eskainiko du bertaratutako guztien gozamenerako.