Berangoko Dantza Eguna ospatuko dute domekan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 28a, 13:19

Dantza Eguna ospatuko dute domeka honetan, apirilaren 2an, Berangon. Horretan, udalerriko hainbat elkarte batuko da, askotariko dantzak erakusteko. Hala, euskal dantzez, balletaz, sevillanez eta dantza modernoaz gozatu ahalko da egun horretan. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, frontoian.

Urtero egiten den ekimen horrek publiko handia erakartzen duela jakinarazi dute udal iturriek, eta aurten ere aurreikuspen hori dute antolatzaileek. Bertan, honako elkarteek parte hartuko dute: Simon de Otxandategi dantza taldeko umeak, Balleteko Udal Eskola, Emakumearen Elkartea eta Kultur Etxeko dantza modernoko, areto dantzetako eta ATEko taldeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun