Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeari elkarrizketa egin dio HIRUKAk

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 4a, 16:53

Miren Dobaran Urrutia (Berango, 1970) Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea. HODEI TORRES

Miren Dobaran berangoztarrari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera edukiko dute HIRUKA aldizkariko zaleek. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordeagaz izandako hizketaldia apirilaren 7ko astekarian argitaratuko dugu, Berbetan atalean. Besteak beste, eskola-umeen zein adinekoen euskalduntzeaz, euskararen erabileraz, hizkuntz eskubideez eta herri-elkarteen zein komunikabideek lanaren garrantziaz berba egin du Dobaranek; eta Berangoko alkatea izan zen urteetan bizi izandakoez ere bai. Webgunean, apirilaren 10ean irakurri ahal izango da elkarrizketa.

Miren Dobaran Urrutiak (Berango, 1970) Patxi Baztarrika ordezkatu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan, 2016ko abenduan; 2008an, Euskara Sustatzeko zuzendaria izan zen erakunde berean, urtebetez, Bizkaiko Foru Aldundira joan aurretik. Berangoko alkatea ere izan zen Dobaran, 2000tik 2007ra artean. Euskal Filologian lizentziaduna da eta itzultzaile-ikasketak burutu zituen. Horrez gainera, euskara irakaslea izan da urte askotan, ikastoletan zein euskaltegietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun