Omenaldia egingo diote "Mastigane"-ri, martitzen honetan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 24a, 20:25
Imanol Rodriguez Basauri "Mastigane".

Berangoztarrek euren aitorpena, esker ona eta maitasuna agertuko diote bihar, martitzenean, Imanol Rodriguez Basauri "Mastigane" berangoztar ezaguna zenari. 13:00etatik aurrera egingo dute ekitaldia, "Askatasun-haizea zara" goiburupean, Santa Ana jaietan barruan. Rodriguez pasa den otsailaren 10ean zendu zen eta daborduko omenaldi xume bat egin zion Mahatsa Laguntzaile kultur elkarteak joan den ekainaren 4an, Ardo Egunean.

"Mastigane" bertoko ekoizlea izan zen eta Ardo Eguna antolatzen eskarmentua zeukan, baina askoz kontu gehiagotan ibili zen. Besteak beste, Gorosti naturzale-elkarteakaz perretxiko bila ibili zen; Sei Herri kultur elkartean hainbat behar hartu zituen; euskaltzale izanda, "UK" aldizkariagaz kolaboratu zuen, batez ere Berangoko argazki zaharrak errazten; eta politika-gaietan ere jardun zuen, kaleko militantziatik.

Ekimeneko kartela

Erlazionatuak

Gero arte, Berango maitea

Juan Luis Mugertza 2017 ots 17 Berango

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun