Iritzia

Basorik gabeko mendi eta lurren txikizio onartua

Erabiltzailearen aurpegia Lander Labajo Laraudogoitia 2022ko aza. 16a, 16:18

Gure basoak, errekak, mendiak... naturaguneak, herriaren arnasguneak direla esan ohi da. Gune edo espazio honek babestuta egotea nahitaezkoa da eta holan danik ez dogu zalantzan jarri nahi izaten. Bada… hara! Ameslariok, gure zentzuzko pentsamendu eta logikak zapaldu eta zapuzten dituzten ekintzaile diru-gosedun, agintari eta amets lapurrak etengabe lanean dabiltza. 

Mendian apenas topatzen da baso zatiren bat. Eukalipto landaketak esplotazio zaindu gabeak dira, ez daiguzan basoekin nahastu, azpiak eta hondarrak garbitubakoak, erregai faltarik ez duten poxpoloak dira. Azken suteak argi utzi duten moduan.  Eta gitxi ez balitz, egur lanetan dabizenak ez daukie inongo ardurarik lurraren eta inguruko zuhaitzenganako, basozainak beste alde batera begiratzen dauzkatela, noski.

Berangoko Artetxute kantera zaharraren inguruan, makina pisutsuak sartu dauriez, inguruko eukalipto batzuen esplotazioa bideratzeko. Hortarako, beren-beregi seinalizatutako gune berreskuratu bat (Aldundiak markatua) altxa eta bertedero bat agerian utzi daure, porkeriz beteriko ingurua zabalduz. 

Baso inguru baten gereza heldu bat trontxatu dau makina honek. Bideak egiteko parean zegoena birrindu eta izipiderik gabe suntsitu egin dau, zuhaitz zahar batzuen sustraiak ere biluztuz eta gogorki zaurituz, bidean antzinatik zeuden horma batzuk birrinduz eta eskonbrera bihurtuz, lurren mogimentu txikitzailearen beste ondorio zentsugabea Amalurrarekiko begirune minimoa dekogunen artean. 

Honek, eguneroko jokaerak dira, gure mendietako lurrak zaintzeko irizpidea. Bada ordua irizpideak betearazi eta lan hauetan hasieratik bukaera arteko jarraipen bat egiteko. Zorroztasunetik gardentasunera.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun