35. Nazioarteko Milia

Estatuko miliarik onena bueltatuko da Berangora zapatuan

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 5a, 10:29

Berangoko Nazioarteko Miliaren 35. edizioaren aurkezpena. © BERANGOKO UDALA

Zazpi urtez izan da Berangoko Nazioarteko Milia Estatukorik onena eta, aurtengoagaz, titulua zortzigarrenez lortzea gura du tokiko Udalak. Hala adierazi zuten arduradunek ekimenaren aurkezpenean. Lehiaketa zapatu honetan, hilaren 7an, izango da, 16:00etatik aurrera, eta streaming bidez jarraitu ahalko da, hemen.

Espainiako Estatuko R.F.E.A.ren rankingaren arabera lehenengo postuan dagoen Miliak munduko atletarik onenak batuko ditu zapatu honetan Berangon, baita oinarrizko kiroleko neska-mutilak ere.

Itziar Aginagalde Berangoko alkateak milia honen 35. edizioaren aurkezpena egin zuen martitzenean, hilaren 3an, eta, bertan, erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza eskertu zuen, baita Berango Atletismo Taldeko presidente Josu Hernandezek egindako ahalegin pertsonala ere, berriz ere –8. aldia izango litzateke– Estatuko miliarik onena izan dadin.

Norgehiagoka arrastiko 16:00etan hasiko da, eta Berangora hurbiltzerik izango ez dutenek, probaz gozatzeko aukera izango dute online, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun