Azterketak prestatzeko ikasketa-gelak irekiko ditu Berango Gazte Labek abenduan eta urtarrilean

Iker Rincon Moreno 2023ko aza. 9a, 10:58

Abendua eta Gabonetako oporrak ikasketa aldia izan ohi da ikasle askorentzat. Hori dela eta, Berango Gazte Lab gune berangoztarrak bere ikasketa-gela irekiko du abenduan eta urtarrilean, egun zehatzetan.

Irekiera egunak:

  • Abenduak 16, zapatua
    • 10:00-14:00
    • 16:00-20:00
  • Abenduak 17, domeka
    • 10:00-14:00
    • 16:00-20:00
  • Abenduak 23, zapatua
    • 09:00-14:00
  • Abenduak 24, domeka
    • 09:00-14:00
  • Urtarrilak 7, domeka
    • 09:00-14:00
  • Urtarrilak 13, zapatua
    • 10:00-14:00
    • 16:00-20:00
  • Urtarrilak 14, domeka
    • 10:00-14:00
    • 16:00-20:00
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun