Jostailuak nagusi izango dira zapatuan Berangon

Iker Rincon Moreno 2024ko ots. 1a, 09:58

Zapatuan, hilaren 3an, Jostailu Eguna egingo dute Berango Gazte Laben, 10:00etatik aurrera. Egitasmoa lau urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta egongo da, eta askotariko egitaraua prestatu dute haien gozamenerako, hala nola trukea, jolasak eta tailerrak.

Egitaraua:
  • 10:00 Jostailuen trukea eta jolas librea.
  • 11:00 Bremengo Musikariak ipuina mahaiko txotxongiloakaz.
  • 12:00 Arte-tailerra eta Bremengo musikariak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun