Bizirina bizikleta-martxa

Artoaren ziklo-amaierako festa egingo dute Berangon

Iker Rincon Moreno 2024ko mar. 6a, 14:09
Irina lortu ondoren, taloak egingo dituzte Otxantegin.

Orain dela urtebete Martiturrin ereindako hazien fruituak elkarlanean jaso, aletu eta labean erre ostean, Arrietako Olatxu errotan ehoko dituzte domekan, hilaren 10ean, irina lortu eta taloak egin ahal izateko. Horretarako, Bizirina izeneko bizikleta-martxa egingo dute, Berangoko Otxantegi herri-lurretatik Arrietara, joan-etorrian.

Egitaraua:

Martxoak 10, domeka

  • 09:00 Bizikleta-martxaren hasiera, Otxantegin.
  • 11:00 Arto-irina jaso Olatxu errotan, Arrietan.
  • 13:30 Poteo musikatua DJ Reimyren eskutik, Berangoko Santa Ana ermitatik hasita.
  • 15:30 Talo-jana, Otxantegin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun