Olaia Tejeda berangoztarrak urrezko domina jantzi du berriro ere

Iker Rincon Moreno 2024ko mar. 8a, 16:55
Olaia Tejeda, bere ama Eva Sainzegaz batera, Mallorcan lortutako domina eskuetan duela. © OLAIA TEJEDA

Olaia Tejeda dantzari eta patinatzaile berangoztarrak beste urrezko domina bat eskuratu du bere bildumarako. Oraingo honetan, dantza klasikoko Adult Novice kategoriako txapeldun izendatu zen, joan den aste akabuan Mallorcan izandako txapelketa nazionalean.

Munduko Kopara begira dagoen bitartean, Olaia Tejedak bere bidea egiten jarraitzen du. Oraingo honetan, joan den aste-akabuan Mallorcan jokatutako Adult Novice 2024 txapelketa nazionaleko urrezko domina jantzi zuen, dantza klasikoan. "Lehia gogorra izan zen, nazio mailako txapelketak beti horrela izaten baitira. Oso zorrotzak dira, non onenak izateko lehiatzen garen munduko txapelketara iritsi nahian", adierazi du Tejedak berak.

Orain, hilabete barru Alacanteko Calpen izango den nazioarteko txapelketa du jomugan, ekainean Bartzelonan egingo den munduko txapelketari aurre egin baino lehen duen azken erronka. Azken bi mundialak irabazi ondoren, Tejedak gogotsu eta ilusio handiz ekingo dio hirugarren parte-hartzeari.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun