Kultura  Uribe Kosta 2017-04-07 13:00

Korrika, Uribe Kostan barrena

Korrikaren 20. edizioak Uribe Kostan biziarazi dizkigunen erakusle dituzue hurrengo argazki denak. Eskerrik asko suspertzeagatik! Egundoko ilusionistak zarete! Argazki denak Hodei Torres HIRUKAko argazkilariarenak eta Aner Mentxakarenak (Erandiogoikoak eta ingurukoak) dira.

»» Ikusi argazki guztiak (159)

  Kultura  Uribe Kosta 2017-04-09 09:00

Korrikaren amaiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 11:45ean

Korrikaren amaiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 11:45ean

Korrikaren 20. edizioa amaituko da gaur, Iruñean. 11:45etik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 13:20aak arte iraungo du. Iruñeko Sarasate pasealekura helduko da euskararen lasterketa, 12:30ak aldera, 2.557 kilometroko ibilbidea bete ondoren. AEK-ko kideek egingo dute azken kilometro hori, ekitaldia eta festa hasi aurretik.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-04-06 12:50

Uribekostarrak non, Korrika han

Bart heldu zen Korrika Uribe Kostara. Gaueko ordu txikitan eskualdea alderik alde zeharkatu du, eta euskararen aldeko ehunka lagun ibili dira lekukoaren atzetik, poztasun osoz. Eskualdean egon ez baina bertokoak direnek ere euskararen alde tipi-tapa egin dute egunotan korrika munduko hainbat puntutan, Chicagon (AEB), besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2017-04-05 12:01

Chicagon ere, euskararen alde!

Gurera gauez helduko da Korrika, gaur, 23:40ak aldera. Hala ere, eskualdeko hainbat bizilagunek euskararen alde korrikan ibiltzeko aukera izan dute munduko hainbat tokitan. Horren adibide dugu Chicagon (AEB) dauden Patxi Ortego eta Hugo Aristegui Algortako lagunek bidalitako bideoa.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-03-30 17:31

Abian da Korrika

Abian da Korrika

Euskararen lasterketa atera da Otxandiotik, datorren eguazteneko azken orduetan eta egueneko ordu txikietan Uribe Kostatik igarotzeko, Iruñea helmuga. Lehenengo pausoak eman ditu gaur Urtza Errastik, Korrikako sortzaileetako batek. Eskutik eskura pasa dio lekukoa Maddi Kanpo Artetxeri, Joseba Kanporen alabari, euskaltzale itzubaltzetarra omentzeko. Bigarren kilometroan Otxandioko alkateak eta AEKko ordezkariak hartu dute erreleboa, zenbait hiriburutako alkate eta udal-ordezkariek-lagunduta. Kilometroz kilometro, aurrera segituko du Korrikak hamar egunez.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-03-30 13:55

Korrikaren hasiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 16:00etan

Korrikaren hasiera zuzenean eskainiko du HIRUKAk, 16:00etan

Korrikaren 20. edizioa abiatuko da gaur, Otxandion. 16:00etatik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 17:15ak arte iraungo du; tartean, hasiera-ekitaldia eta Joseba Kanpo euskaltzale itzubaltzetarra zena omentzeko kilometroa ikusi ahal izango da.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2017-03-28 18:30

Joseba Kanpo omenduko du Korrikak eguenean, lehenengo kilometroan

Joseba Kanpo omenduko du Korrikak eguenean, lehenengo kilometroan

Zirrara berezia izaten du Korrikaren lehenengo kilometroak edizio denetan; hala izango da aurton ere. Etzi, eguenean, 17:00etan irtengo da Korrikaren 20. edizioa Otxandiotik eta aurreneko mila metroak Joseba Kanpo Korrikaren sortzaile, Otxandioko jatorriko euskaltzale itzubaltzetarra zena omentzeko izango dira. Joseba Kanporen senideakaz batera, Korrikaren beste zenbait sortzaile izango dira hasierako kilometroan, 20. edizioko omenduak direlako.

  Kultura  Uribe Kosta 2017-03-23 08:30

Izarren argipean ere euskara bultzatuz

Kepa Ugarte Martiarena

Izarren argipean ere euskara bultzatuz

Uribe Kostaraino gauez helduko da Korrika, apirilaren 5ean, 23:40ak aldera. Apirilaren 6an, gaueko ordu txikietan, eskualdea gurutzatuko du, eta itsasadarra zeharkatu Ezkerraldetik jarraitzeko. Erandiogoikoraino gaueko 09:25ean bueltatuko da.

  Kultura  Erandio 2017-03-16 17:39

Korrikari ondoetorria egingo diote barikuan Erandiogoikoan

Korrikari ondoetorria egingo diote barikuan Erandiogoikoan

Bihar, barikuan, martxoaren 17an, Erandiogoikoko auzokideek harrera egingo diote euskararen lasterketari. Arrasti osoan, zenbait jarduera izango dira Euskadi plazan antolatuko duten Korrika-festan.