Festetarako musika-zerrendarik gura duzu?

Erredakzioa 2022 mai 12 Uribe Kosta

Apurka-apurka, festa-giroa berreskuratzen hasiak gara eskualdean. Hori horrela, dantzarako doinuak entzuten hasiko dira laster, Getxoko Andra Marin asteburu honetan batez ere. Hala, HIRUKAzale batek jaietarako musika-zerrenda bat proposatu digu oraingoan; ZETAK, Dupla, Huntza, Bulego, Skakeitan eta beste hamaika talderen doinuak entzun daitezke horretan. Bada, goza ezazue!