Urte biko etenaldiaren ostean, indarrez beteta datoz bueltan Getxoko Andra Mariko sanisidroak. Jai-batzordeko kideek azaldu dutenez, pandemiak eragindako hutsunea berreskuratzeko gogo eta ilusio handiz lanean ibili dira hilabeteotan, "gauza batzuk erdi ahaztuta, baina berriro martxa hartuta".
Horretarako, auzoko herritar eta eragile askogaz elkarlanean ibili dira, ahalik eta egitaraurik osoena osatu guran, "den-denok gogotsu gaude jaiak gure auzoan berriro izateko". Izan ere, askorentzat urte biko etenaldia gogorra izan den arren, pazientziaz beteta, pauso bat aurrera eman eta Getxoko lehenengo jaiez gozatzeko unea heldu dela gogoratu dute jai-batzordekoek. Aurtengo festen antolakuntza-lanetarako, gainera, jende berria batu zaiela goraipatu dute antolatzaileek; izan ere, azkenengo urteetan, larri ibili dira zereginotarako, eta jendea bila ibili dira auzoko festak aurrera eroateko.
Gogoratu dutenez, aurten ere autobus-zerbitzua egongo da maiatzaren 13-14an, barikuan eta zapatuan, beraz, "ez dadila inor etortzerik gabe egon".
Egitaraua
Maiatzak 7, zapatua
- 17:00 Kalejira, Malakatetik kiroldegira.
- 17:30 Umeen dantzaldia, aparkalekuan.
Maiatzak 12, eguena
- 17:30 Umeentzako ikuskizuna: Poxpo eta Lintxo!, Malakaten.
- 20:00 Kontzertuak: Nazka eta Los Puma Zeberio, aparkalekuan.
Maiatzak 13, barikua
- 17:00 Txupinazoa eta pregoia, Geroako ikasleen eskutik, Malakaten.
- 17:00 Eskupilota erakustaldia, kiroldegian.
- 17:30 Parkean olgetan, ume eta helduentzako jolasak, Malakaten.
- 17:30 Grafitiak eta musika, Maidagan kaleko horman, Lorea tabernan.
- 18:00 Skate tailerra, Ortzadar plazan.
- 18:30 Txokolatada, Itxas Argiak gertute, Malakaten.
- 19:00 Mus txapelketa, Lorea tabernan.
- 19:00 Buruhandiak, Malakaten.
- 20:00 Kalejira eta poteoa, Lorea tabernatik.
- 21:30 Kontzertuak: La Tokokera eta Urrats erromeria, aparkalekuan.
Maiatzak 14, zapatua
- 11:00 Toponimia ginkana txirrindulaz, Malakatetik hasita.
- 11:30 Umeentzako kartinga eta puzgarriak, Malakaten.
- 12:00 Herri kirolak, kiroldegian.
- 12:30 Fanfarria, Malakatetik aparkalekura.
- 15:00 Herri bazkaria, aparkalekuan.
- 19:00 Poteo girotua, Malakatetik aparkalekura.
- 21:00 Gazteentzako DJa, Malakaten.
- 21:00 XXVII. Herrien Jaialdia, Itxas Argiak gertute, kiroldegian.
- 23:00 Kontzertuak: Kai Nakai eta Nebula Selektah, aparkalekuan.
Maiatzak 15, domeka
- 10:00 Herri-azoka, aparkalekuan.
- 12:30 Bertso-saioa, aparkalekuan.
- 12:30 Kalejira, Malakatetik.
- 14:00 Kontzertua: Gibelurdinek, aparkalekuan.
- 17:30 Patinaje festibala, kiroldegian.
- 18:00 Umeentzako paintball-a, 6 urtetik aurrera, Elizako landan.