Kultura  Getxo  Leioa  Plentzia  Uribe Kosta 2016-03-21 16:47

Jone Uriak jantzi du Uribe Kostako txapela

Jone Uriak jantzi du Uribe Kostako txapela

Jone Uria Albizuri algortarrak irabazi du Uribe Kostako Zortzi Puntutan egitasmoko txapela, Imanol nebagaz jokatutako buruz burukoaren ostean. Kanporaketak aurretik zeuden jokatuta, eta zapatuan finalaurrekoak eta finala jokatu zituzten Plentzian.

  Kultura  Getxo  Leioa  Plentzia  Uribe Kosta 2016-03-16 15:50

Hamabi bertsolarik atera dute burua Uribe Kostako txapela janzteko asmoz

Hamabi bertsolarik atera dute burua Uribe Kostako txapela janzteko asmoz

Astebete lehenago Leioan, eta joan den zapatuan (martxoak 12) Algortan jokatu ziren 2016ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren kanporaketak, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatuta. Hala, sei bertsolari sailkatu dira, zegokien saioa irabazita: Arrate Illaro, Inazio Vidal, Aitzol de Kastro, Josu Landeta, Jone Uria eta Imanol Uria. Sei bertsolariakaz batera, jasotako puntuen arabera sailkatu dira beste sei: Peru Vidal, Beñat Vidal, Itxaso Paia, Unai Mendiburu, Peru de Pedro, Miren Loizaga eta Ekaitz Larrazabal Katxo. Hamabi bertsolari horiek jokatuko dituzte Plentziako finalaurrekoak. Saio horietako irabazleak, eta puntuazioaren arabera sailkatutako hirurak helduko dira finalera.

  Kultura  Leioa  Uribe Kosta 2016-03-09 11:00

Arrate Illarok, Inazio Vidalek eta Aitzol de Kastrok lortu dute Plentziako finalaurrekorako txartela

Arrate Illarok, Inazio Vidalek eta Aitzol de Kastrok lortu dute Plentziako finalaurrekorako txartela

Joan den zapatuan, martxoak 5, jokatu zen Uribe Kostako Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa. Orotara, 12 lagun lehiatu ziren, hiru saiotan banatuta. Egin beharreko lana egin ostean, Arrate Illaro, Inazio Vidal eta Aitzol de Kastro sailkatu ziren martxoaren 19ko finalaurrekorako. Hurrengo kanporaketa zapatu honetan, martxoak 12, egingo dute, Algortako Villamonte (19:00) zein Ekin (20:00) tabernetan eta Azebarri kultur gunean (21:00); beste dozena bat bertsolari lehiatuko dira.

  Kultura  Getxo  Leioa  Plentzia  Uribe Kosta 2016-03-04 12:00

Bihar hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

Bihar hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

Eskualdeak txapelketa dauka aurten: 24 bertsolari lehiatuko dira martxo osoan, Uribe Kostako txapelaren bila. Hala, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bultzatutako Zortzi Puntutan ekimenagaz bat egingo du ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako sariketak. Kanporaketa biak eta finalaurrekoa bertso-poteoaren formatuan egingo dituzte; lau bertsolariz osatutako hiru saio jokatuko dira. Finalari dagokionez, sei bertsolarik osatutako saioa izango da.