Nazioarteko Lankidetzarako laguntzak prest dauzka Udalak

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 15a, 12:00

Erandioko Udal Nazioarteko Lanki­detzarako Arloak 35.000 euro bi­deratuko ditu, aurtengo deialdian he­goaldeko herrialdeetan lankidetza­-egitasmoak sus­­tatzeko edota Erandio­ko udalerrian sentiberatze-kanpa­inak egiteko. Era berean, Udalak funtsak gordeko ditu zuzenean eta erabaki ahala laguntza humanitarioa emateko edo gizarte-larrialdietarako programak egiteko, aurreikusi ezin diren hondamendiak gertatzekotan, da­gokion lekuan inbertitzeko. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek maiatzaren 25era arte aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak. Horretarako oinarriak eta bete beharreko agiriak 2015eko apirilaren 22ko Bizkaiko Agiri Ofizialean topa ditzakete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun