Kalezuloren epaiari aurrea hartzeko, bilera “masiboa” deitu dute arrastirako

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 17a, 15:40
Pasa den zapatuan 170 pertsona baino gehiago mobilizatu ziren gaztetxearen alde.

Erandioko kalezulo gaztetxea hutsarazteko arriskuan dagoela dio Erandioko Gazte Asanbladak. Pasa den astelehenean, gazte bi epaitu zituzten; epaia laster kaleratuko dute. Gainera, Erandioko Gazte Asanbladak (EGA) ez du konfiantzarik pasa den astelehenean Bilbon egin zen Erandioko gazte biren aurkako epaiketaren emaitzan. Beraz, “epaiaren zain beso gurutzaturik geratuko ez” direlako, bilera “masiboa” deitu dute gaurko, 18:30ean, gaztetxean, “borroka jarraitzeko”, eta 2011n jaiotako gaztetxeari “etorkizun bat eskaintzeko”.

Kolektiboaren ustez, balizko usurpazio-delitua ikertzen duen 3608/2015 auzian, “lotsagarri” jokatu zuen magistratuak, bista “hasi aurretik, epaileak erabakia hartuta zuela esan” zuelakoan daude.

Epaiketan, lekuko bakarrak leporatu zion auziperatu bakar bati arduraren bat izatea: kontzertu bat antolatu izana. Gainera, 3. zenbakiko udaltzainak beragaz zihoan beste polizia bategaz kontraesanean geratu zen.

Lekukoak entzunda, defentsak absoluzioa eskatu zuen, auziperatuen aurkako frogarik ez zegoelakoan. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, ordea, eraikina utzaraztea eta isun bana eskatu zuten. Ereaga Gestion SL-ko auzi-administratzaileek eraikina saldu gura dute, zorrak kitatzeko.

Erlazionatuak

"Kalezulo aurrera" manifestazioa

Iker Rincon Moreno 2016 ots 15 Erandio

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun