Erandioko merkatari-elkarteek hainbat deskontu eskaini dute

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 21a, 10:15
Txartelaren aurkezpenean izan ziren, ezkerretik eskumara, Izaguirre, Arredondo eta Rodriguez, © ERANDIOKO UDALA

Erandio-Astrabudua merkataritzaren VISA txartela aurkeztu dute Erandio eta Astrabuduko merkatari-elkarteek eta Nafarroako Rural Kutxak. VISAgaz %8ko deskontuak egongo dira bazkidetutako dendetan, martxoan eta apirilean; Kutxaren Obietako bulegoan eskura daiteke.

Txartelaren aurkezpenean izan ziren, Maribel Izaguirre Erandioko Dendari taldeko presidentea, Leire Arreondo Nafarroako Rural Kutxaren bulego-zuzendaria eta Estibaliz Rodriguez Astrabuduko Merkatarien Elkarteko presidentea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun