Elkartasuna ere ikasten da Altzagan

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 23a, 09:00

Ikasleak dohaintza egitean. © ERANDIOKO ALTZAGA IKASTOLA
Erandioko Altzaga ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek ia 120 kilo sardina-lata oparitu diote Bizkaiko Elikagaien Bankuari, behartsuen artean banatuko duten elkarteei eman diezaien. Neska-mutilek "Elikadura eta elikagaien eskasia" izeneko proiektuan ezagutu zuten Elikagaien Bankua eta horren ondorioz, euren elkartasun-ekarpena egitea erabaki zuten.

 

Lehenengoz, ikastolan elkartasun-merkatua antolatu zuten. Bertan umeek eta euren familiek egindako produktuak salduz, 630,90 euro eskuratu zuten. Lortutako dirua eroan zuten Elikagaien Bankura, baina bertako arduradunek azaldu zieten ez dutela dirurik onartzen eta, horren ordez gurago zutela diru hori sardina-latatan inbertitzea, "sardina elikagai osasuntsua eta kontserbatzeko erraza baita", Altzaga ikastolako irakasleek azaldu dutenez. Elkartekoek esan legez, ikastolak sardina-latak erosi zituen, ia 120 kilo, eta umeek beraiek entregatu zituzten pasa den ekainaren 14an.

Dohaintzaren beste argazkiak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun