Kirolak  Erandio 2016-09-13 16:19

Lutxanako arraunlariek denboraldia abiatu dute

Erandioko Lutxana Arraun Elkarteko arraunlari gazteenek uretako entrenamenduari ekin diote daborduko. Pasa den barikuan egin zuten aurkezpena behe-mailetako 24 neska-mutilek, klubeko egoitzan. Astelehenetik, ostera, 30 dira Asuan astean hiru aldiz entrenatzen direnak, Ainhoa Zurinaga eta Ander Agirre entrenatzaileen aginduetara. Halere, elkarteak ez du itxi izen-ematea. Interesatuek lutxanarraun@gmail.com posta elektronikora idatzi edo 944 671 644 telefonora dei dezakete.

Lutxanako arraunlariek denboraldia abiatu dute
Barikuan aurkezpenean izan ziren arraunlarietako batzuk. © LUTXANA ARRAUN ELKARTEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Bestalde, bariku honetan, irailak 16, Javier Urra "Ederra"-ren teknikari berria aurkeztuko dute 19:00etan; hogei arraunlari senior izango ditu bere agindupean. Azkenik, 3.274 da udako zozketaren zenbaki sariduna, klubak zabaldu duenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa