Erandio Zeharkatzen programaren azken ibilbideak, aukeran

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 23a, 15:48
Bihar, besteak beste, La esperantza etxe-merkeen taldea ikusi ahal izango da. CC-BY-NC-SA JORGE GONZALEZ

Erandioko Udalak egundoko ekimena eskaini du udan: Erandio Zeharkatzen izeneko ibilbide arkitektoniko, geologiko eta industrialak. Udagoienean ere egongo da aukera, hiru oraindino egin daitezke-eta: Altzagako ibilbide arkitektonikoa (gaztelaniaz), bihar, irailaren 24an; Lutxanakoa, arkitektonikoa ere, urriaren 15ean (euskaraz); eta Axpe eta Astrabudukoa, Hiru Gurutzeen inguruan, geologikoa (gaztelaniaz), urriaren 29an.

Ibilbide denak goizeko 10:00etan hasiko dira eta irteeraren aurreko egunera arte izena eman daiteke. Herriaren «iraganeko eta gaurko historia» ezagutarazi gura du ekimenak.  Izen-ematerako eta argibide gehiagorako honako bitartekoak erabil daitezke: 944 175 616 telefonoa eta behargintza@erandioko-udala.net posta elektronikoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun