Fernando Morillo idazleagaz hitzordua, eguenean, Astrabuduko liburutegian

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 24a, 13:15
Fernando Morillo Grande idazlea. © HABE - EUSKO JAURLARITZA

Josu Murueta plazako Astrabuduko liburutegia bisitatuko du Fernando Morillo Grande idazle azpeitiarrak, eguenean, hilak 27, 18:00etatik aurrera. Morillok euskarazko gazte-literaturako 40 lan baino gehiago sortu ditu, besteak beste "Zonbia San Mamesen", "Maddi eta euskal piratak" edo "Zauri ezkutua".

Morilloren ustez, Astrabudukoa bezalako saioak "ikasteko modu ederra dira, idazlearentzat nahiz irakurleentzat. Hori bai, zenbat buru, hainbat hitzaldi mota. Denetariko ekitaldiak sortzen dira. Funtsezkoena, esango nuke, literatura egitea da. Literatura bizitza da, sua, indarra, magia eta lilura".

Saioa irekia eta doakoa da, baina liburuzainek eskatu dute joanez gero aurretik abisatzeko, lekua mugatua baita.Horretarako, honako bideak erabili daitezke: 944 672 946 telefonoa eta 371 luzapena edo astlib@erandioko-udala.net posta elektronikoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun