Sorturen birsortze-prozesua aurkeztuko dute gaur Altzagan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 28a, 13:04
2013ko urtarrilean egin zuten Sortu eratzeko lehenengo eztabaida Erandion. ERANDIOKO SORTU

Sortu ezkerreko alderdi abertzaleak abiatu duen birsortze-prozesuaren berri emango du gaur gauean Altzagako Hegoalde herriko tabernan. Hitzordua 21:00etan ipini dute.

Sortuk beste aurkezpen bat egingo du Erandion. Datorren azaroaren 6an izango da hori, domekan. Topalekua Astrabuduko Egoki herriko tabernan jarriko dute, 14:00etatik aurrera.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun