Errege Magoak izango dira bihar Erandion

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 4a, 15:42
Kabalkada Astrabuduan, artxiboko irudian. © ERANDIOKO UDALA

Hiru Errege Magoek ez diote urteroko hitzorduari muzin egingo eta, hala, bihar, eguena, Erandiotik pasatuko dira, bertako neska-mutilakaz berba egiteko. 18:00etan izango dira Astrabuduan eta ordu erdi beranduago helduko dira Altzagara.

Erregeen kabalkada itsasadarretik helduko da Astrabuduara. Bertan, honako ibilbidea egingo dute, Gazte Unamaz Alkartuak elkarteak gidatuta: Aldaieta, Madaripe, Meso, Oleaga, San  Lorentzo, Meso, Txakurzulo, Etxegorri, Aldaietabidea, Karl Marx eta Consulado. Azken gunean harrera egingo diete umeei eta beraiekaz batera argazkiak aterako dituzte. Era berean, bertan Gabonetako kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako ikaskideek.

18:30ean, desfilea Altzagan izango da, Jado ikastetxetik. Erregeei  gutunak  emateko aukera izango da eta  bertaratuko direnei txokolate-jana emango diete eskolako patioan Erandioko Kabalgata Jado Ikastetxekoek. Honakoa izango da kabalkadaren ibilbidea: Tartanga 13, Geltoki, Jado, Jose Luis Goioaga, Obieta, Geltoki eta Tartanga 13.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun