Asteburuetan ere zabalduko dute Josu Muruetako ikasgela

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 6a, 11:00

Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko ikasgela aste-akabuetan ere irekiko dute, urtarrilaren 7tik eta otsailaren 5era bitartean, biak barne. Erandioko Udalaren Kultura Arloak jakinarazi duenez, zapatuetan eta domeketan ikasteko gela zabalik egongo da goizeko 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Era berean, liburuzainek gogorarazi dutenez, daborduko ikas daiteke Astrabuduko kultur etxean, astegunetan. Gainera, astelehenetik barikura ordutegia zabalagoa da: 08:00etatik 21:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun