Hezkuntza  Erandio 2017-01-23 12:15

Helduen Hezkuntza Etengaberako matrikula zabalik dago Erandion

Erandioko Helduen Hezkuntza Etengabeak (HHE) izena emateko epea zabalik dauka, otsailaren 3ra arte. Zentroak jakinarazi duenez, aukera ugari eskaini dute ikasturte berrirako.

Honako hauek dira Erandioko HHEk eskaintzen dituen ikastaroak:

  • DBHko graduatuaren titulu ofiziala lortzeko ikastaro denak.
  • Kultura eguneratzea (artea, literatura, emakumeen eta zinearen historia, oinarrizko informatika...).
  • Irakurtzen, idazten, kalkulatzen ikastea eta hobetzea.
  • Internet, power point, ingelesa eta argazkilaritza digitala.
  • Unibertsitatera sartzeko probetarako prestakuntza.
  • Elkarteko tailerrak: erlaxazioa eta luzaketa, olio-pintura eta eskulanak.

Interesdunak zentrotik pasa daitezke (Desanexio 4, 3. solairua), edo 944 673 504 telefonora dei dezakete.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa