Jendartea  Erandio 2017-03-04 11:30

Lutxanako trena mantentzea eskatu diote Euskotreni

Hogei hilabete pasatu dira Euskotrenek Lutxanan zeukan geralekua berriro zabaldu zuenetik, Bilboko Metroaren 3. lineako lanak egiten diren bitartean. Erandioko Udalak zenbait lan egin ditu orain arte, behin-behineko konponbide hori betikotzeko.

Lutxanako trena mantentzea eskatu diote Euskotreni
Lutxana-Lezama Euskotrenen lineako tren bat, Lutxanako geltokian geratuta. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hala, Joseba Goikouria Erandioko alkateak zenbaitetan idatzi die Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Euskotreni, eta horien ordezkariakaz ere batu da. Metroko hirugarren linea laster zabalduko dutenez, berriro ere Lutxana Txorierriko lineatik ken ez dezaten, beste pauso bat eman du Erandioko Udalbatzak, EH Bilduk eskatuta. Alderdi denek aho batez eskatu diote Euskotreni Sondika-Lutxana linea mantentzea, behin Lezama-Bilbo linea martxan ipinita. Aurretik bideragarritasun plana egitea eskatu dute. Euskotreneko langileek ere Lutxanako lineak segitzea eskatu diote enpresari.

EH Bilduk hasieran aurkeztutako mozioa, hainbat aldaketakaz onartu zena

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa