Gazteok  Erandio 2017-03-09 12:00

Gazte-ikastaroak martxan ipini ditu Erandioko Gazte Zerbitzuak

Gazteentzako ia 50 ikastaro antolatu dituzte Erandioko Gazteria Sailak, Berdintasun Zerbitzuak eta Txorierriko Mankomunitateak; gehienak uda aldera egingo badira ere, egunotan 9 ikastaro eta tailerretan izena eman daiteke.

Gazte-ikastaroak martxan ipini ditu Erandioko Gazte Zerbitzuak
Zenbait lagun dantzan. MICHAEL ZITTEL | Ikusi handiago | Argazki originala

Emakumeen Jabekuntza Eskolarenak izango dira inskripzioa betetzeko lehenengo tailerrak, martxoaren 13ra arte: "Nosotras, vosotros, ellos y ellas" hizkuntza ez sexistaren tailerra emango du Irantzu Varelak martxoaren 17an eta 18an, Josu Murueta kultur etxean; ostean, apirilaren 25etik ekainaren 3ra, Itziar Gandíak emozioak kudeatzeko tailerra eskainiko du Altzagako Bekoa ikastetxean. Modu berean, bost dira martxoaren 15a epemuga duten ikastaroak: funky-dantza, mintzapraktika ingelesez, emozioen inteligentzia, ogi-tailerra eta puntu-lanak. Hilaren 17ra arte, izena eman daiteke eskulanetakoan eta loreontzi-ortukoan.
Argibide gehiagorako jo daiteke Erandioko Gazteria Sailarengana, honako bitartekoen bidez: gazteria@erandio.eus eta 609 082 646.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa