Jendartea  Erandio 2017-03-17 12:00

Erandioko Udalak Auzoz Auzo egitasmoa indartuko du datozen asteotan

Itxaso Martiarena Auzoetarako zinegotzia plazara irten da, Erandio Auzoz Auzo egitasmoa dinamizatzeko. Datorren martitzenean, hilaren 21ean, udaletxean batuko ditu auzotarrak eta elkarteak, goizeko 10:30etik 12:00etara. Martxoaren 27an, ostera,  Erandiogoikoko Gizarte Etxean izango da bilera, 19:30etik 20:30era.

Erandioko Udalak Auzoz Auzo egitasmoa indartuko du datozen asteotan
Erandiogoikoko Gizarte Etxean izango da Auzoz Auzo ekimena martxoaren 27an. | Ikusi handiago | Argazki originala

Modu berean, ekimenaren postontziak ipiniko dituzte Enekurin, Asuan, Goierrin, Erandiogoikoan, Arriagan eta Kukularran. Martiarenak gogorarazi duenez, hainbat urte pasa dira sail hori sortu zenetik. Denbora horretan, "topaketa lasaiak" izan dituzte aldizka, "bilera formalen protokolo barik", auzotarrakaz "harreman zuzen eta hurbila sustatzeko". Herritarren partaidetza "are gehiago indartu" gura dute orain, "edozein gunetan sor daitezkeen" beharretatik hurbilago egoteko. Egitasmoaren gaineko argibide gehiagora izateko, honako bideak erabil daitezke: auzoak@erandio.eus eta 688 805 861.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa