Emaiozu Bizia! ekimena aurton ere egingo du Erandioko Euskara Zerbitzuak

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 16a, 17:00

Erandioko Udalaren Euskara Zerbitzuak Emaiozu Bizia! egitasmoa garatzen jarraituko du aurten ere, Osakidetzagaz elkarlanean. Ekimen horrek Gurasoek hizkuntza-transmisioa bere egin dezaten bilatzen du.

Osakidetzak herrian eskaintzen dituen erditzea prestatzeko ikastaroetan berbaldiak antolatu ditu Erandioko Euskara Zerbitzuak, urtebetean. Iaz harrera ona izan zuen ekimenak, arduradunen arabera. Erandion jaio zen egitasmo hori zabaltzen joan da, astiro-astiro, Getxora, Sopelara, Urdulizera eta Bizkaiko beste hainbat herritara.

Berbaldien helburua da gurasoak konturaraztea hizkuntza-transmisioaren garrantziaz, eta hizkuntza-ohituren gaineko hausnarketa bultzatzea, erditu aurretik. Horretarako, liburuxka bat banatzen dute berbaldietan, edo emaginaren kontsultan laster guraso izango direnei; horiengan hausnarketa eragiteko hainbat datu eta informazio helarazten die liburuxkak. Horregaz batera, hainbat adibide ematen dituen bideoa ere ikus daiteke.

Liburuxka

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun