Jendartea  Erandio 2017-03-16 18:27

Parkingen arazoa berbabide, gaur, Astrabuduan

Gaur, eguena, batuko da auzo-asanblada Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean, 20:00etan, auzoan aparkatzeko dagoen arazoari "behin betiko konponbidea" emateko asmoz. Parkingari Konponbidea Orain! auzo-plataformak antolatu du ekimena, eta iragarri duenez Erandioko Udaleko zinegotziak gonbidatu ditu batzarrera, "euren iritzia ezagutzeko".

Parkingen arazoa berbabide, gaur, Astrabuduan
Iaz egindako manifestazioa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Joan den urtean, egoera salatzeko manifestazio bat egin zuten 300 bat auzokidek; modu berean, Erandioko Udalak lantalde bat osatu zuen konponbideak bilatzeko. Zenbait erabaki hartuta, 500 bat leku egokitu zituzten, metroaren ondoan, batez ere.

2017/03/16 20:00

Josu Murueta kultur etxea | Erandio

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa