Jendartea  Erandio 2017-03-21 13:15

Pertsona bat artatu dute Erandioko auto-istripuan

Pertsona bat artatu behar izan dute gaur goizeko 07:20ak aldera, Erandion izandako auto-istripu batean. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek elkar talka egin dute N-637 errepidean, Erandioko udalerrian, Erletxerako noranzkoan. Zauriturik ez da izan, baina larrialdi-zerbitzuek pertsona bat artatu dute istripuaren lekuan bertan. Bestalde, istripuak hainbat kilometroko ilarak eragin ditu, Gurutzetaraino. Ibilgailuak errepidetik atera ostean, 09:00ak aldera berriz ireki dituzte errailak eta zirkulazioa normaltasunera bueltatu da.

Pertsona bat artatu dute Erandioko auto-istripuan
Larrialdi-zerbitzuek Kukularreko kameratik izan dute ezbeharraren berri. © EUSKO JAURLARITZA | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa