BC 5-Kiwi kategoriari dagokionez, Iñigo Mujikak irabazi zuen. Adam taldeko kidearen atzean sailkatu ziren Isidoro Sánchez (Adembi) eta Imanol Elkoroberezibar (Kemen).
Boccia kirol paralinpikoa da eta banaka, binaka eta taldeka joka daiteke. Joko-eremua pista lauki bat da. Bertan, pilotak bota behar dira, pilota zuritik ahalik eta gertuen; arerioen bolak urruntzea ere baliagarria da kirol horretan.