Pertsona bat atxilotu dute Erandion, telefonoak lapurtzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 29a, 11:30

Ertzain bi, artxiboko irudian. IREKIA - EUSKO JAURLARITZA

Ertzaintzak 25 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo arrastian Asuako denda batean. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, Asuako denda bateko segurtasun-arduradunak deitu zien poliziak bertaratzeko eskatuz. 14:00ak jotzear zeudenean egindako dei hartan, segurtasun-buruak jakinarazi zien emakume bat erretenituta zeukatela, lapurtzen ahalegintzen harrapatu ostean.

Ertzainak bertaratu zirenean, emakumea identifikatu zuten. Ertzaintzaren arabera, dendako guardiek emakumea gelditu zuten dendatik irteten zebilenean zenbait sakelako telefonoakaz, horien alarma-gailuak kendu ondoren eta ordaindu barik. Iturri horren bertsioari jarraiki, emakumeak poltsa egokituta ei zeukan alarma-seinaleak eragozteko. Bertan eroan omen zuen merkantzia 750 euro baino gehiagoko balioa zeukan. Ertzainek gaztea atxilotu eta Erandioko komisariara eraman zuten. Geroago, epailearen esku ipini zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun