Gazteok  Erandio 2017-03-30 12:00

Etxarri gaztetxearekiko elkartasun-jaia egingo dute zapatuan Kalezulon

Datorren zapatuan, apirilak 1, gaztetxeen aldarriak eta musikaren doinuek hartuko dute Erandioko Kalezulo gaztetxea. 17.00etatik aurrera, zenbait jarduera egingo dute Errekalde auzoko Etxarri gaztetxearen alde, gaur egun dituen epai-gastuei aurre egin ahal dezan. Pasa den azaroaren 30ean, Errekaldeko gazte-zentro soziala hutsarazi eta hormigoiz itxi zuen Bilboko Udaltzaingoak, “segurtasun neurriak bete ez” zituela egotzita. Etxarriren abokatuek salatu zuten operazioa “erabat ilegala” izan zela eta Bilboko Udalaren aurkako salaketa ipini zuten Administrazioarekiko Auzi-prozesuen Epaitegian.

Etxarri gaztetxearekiko elkartasun-jaia egingo dute zapatuan Kalezulon
Etxarri itxiarazi zuten egunean, Kalezuloko kideek elkartasuna adierazi zieten Errekaldekoei. © KALEZULO GAZTETXEA | Ikusi handiago | Argazki originala

Hala, zapatuan, “Sound of roots” dokumentalaren bideo-forumaz gozatu ahal izango da Kalezulon, 17:00etan. Ordu bi beranduago, honako mahai-ingurua egingo dute: “Gaztetxearen bilakaera eta desalojoaren inguruko hausnarketa”. Azkenik, 21:00etatik aurrera kontzertua izango da, Garalaitz, Sua Sound System eta Akerjenbe Sound Sistemagaz. Sarrera euro bian eros daiteke gaztetxearen atean bertan.

Ekimenaren kartela

2017/04/01 17:00

Kalezulo gaztetxea | Erandio

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa