Jendartea  Erandio 2017-04-05 12:55

Emakume etorkinen gaineko dokumentala emango dute barikuan Astrabuduan

Erandioko Txoko Feministak antolatuta, bariku honetan, apirilak 7, "En tránsito" dokumentala proiektatuko dute Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko areto urdinean, 18:00etan. Oskar Tejedor zinemagile gipuzkoarrak idatzitako eta ekoiztutako filmak kasu egin dio emakume etorkinen esperientziei.

Emakume etorkinen gaineko dokumentala emango dute barikuan Astrabuduan
Dokumentalaren fotograma bat. © OSKAR TEJEDOR | Ikusi handiago | Argazki originala

Tejedorrrek galdera nagusi bati erreparatu dio dokumentalean: Zer uzten dute atzean lan bila etortzen diren emakume etorkinek? Izan ere, egun batetik bestera norabidea aldatu eta Europara bakarrik bidaiatzea erabakitzen dute emakume horiek, etorkizun oparoa eta egonkortasun ekonomikoa aurkitzeko asmoz. Latinoamerikatik Europara bidaiatzen duten milaka emakumeen errealitatea islatzen du filmak, baita distantzia horrek beraien familiekiko harremanetan sortutako ondorioak ere. Bizitza osorako eragina izango duten egoera gogorrak, gutxitan mahai-gaineratzen direnak.

Filma Nikaraguan, Hondurasen, Espainian eta Euskal Herrian filmatu da. Iaz estreinatu zen.

"En tránsito" dokumentalaren aurrerakina

2017/04/07 18:00

Josu Murueta kultur etxea | Erandio

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa