Onartzen dute Udalak 350 leku berri sortu dituela metro ondoko parkingean, baina gogorarazi dute ugazabak bere lekua berreskura dezakeela noizgura, hilabete bi lehenago abisatuz gero. Ignacio Aldekoa ikastetxeko patioan ere behin-behineko parking bat eraikitzekotan ziren, baina gimnasioa eraikitzeko asmoz dira gaur egun. Horregatik, 5.000 sinadura batu gura dituzte, Udalari “behin betiko” konponbidea eskatzeko.