Pertsona bat zauritu da goizean Erandion, auto-istripu batean

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 7a, 13:30
Istripuak eragindako auto-ilara. © EUSKO JAURLARITZAREN TRAFIKO ZUZENDARITZA

Hiru autok talka egin dute gaur goizeko 08:15ak aldera Erandion, Avanzadan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak zehaztu duenez, ezbeharra izan da BI-637 errepideko 9. kilometroan, Bilboko noranzkoan, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio. Istripuaren eraginez, pertsona batek hainbat zauri jazo du; Gurutzetako ospitalera eroan dute anbulantziaz, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Modu berean, bi errei itxi behar izan dituzte, errepidea garbitzeko, eta auto-ilara luzeak sortu dira ordu batez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun