Ekimenaren helburua da erraztea belaunaldien arteko elkartasuna eta topaketa, zahartze aktiboaren estrategien barruan. Ekitaldian, talde bi eratuko dituzte: alde batetik, joko tradizionalak eta, beste aldetik, modernoak. Jarduerak belaunaldi ezberdinek batera eta bakoitzak bere aldetik egingo dituzte. Ekimena Erandioko Udalagaz elkarlanean egingo da.