Jendartea  Erandio 2017-04-19 19:21

Desagertutako adineko baten bila dabiltza Erandion

Pasa den astelehen arrastitik 89 urteko gizonezko baten bila dabiltza Erandion, sendiak hura desagertuta zegoela salatu zuenetik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Orduan jakinarazi zuten senideek etxean falta zela gizona, eta hura bilatzeko lanak hasi zituzten. Zeregin horretan aritu ziren herenegun eta baita atzo goizaldera arte ere, baina ez zuen topatu. Gaur goizean berrekin diete bilaketa-lanei.

Desagertutako adineko baten bila dabiltza Erandion
Gurutze Gorriko kideak desagertutako adinekoa bilatzen, atzo. © BIZKAIKO GURUTZE GORRIA | Ikusi handiago | Argazki originala

Identifikazio-eskaera

Bizkaiko Gurutze Gorriak desagertutako erandioztarraren erretratua zabaldu du. Norbaitek ikustekotan 112 telefonora deitzeko eskatu du.

Pasa den astelehenean desagertu zen 89 urteko erandioztarra. © BIZKAIKO GURUTZE GORRIA

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa