Azken neurketa hori pasa den urteko irailean egin zuten. Martitzeneko berbaldian azalduko dituzte horrek utzitako datuak, adin, sexu eta umeen presentziaren arabera. Gainera, aurreko neurketagaz lortutakoakaz alderatuko dituzte; 2011n egin zuten aurreko neurketa. Modu berean, ondoko herriakaz, eta Bizkaiko zein Euskal Herriko datu eta joerakaz konparatu eta horien gaineko hausnarketa konpartitzeko aukera izango da.