Bonbardaketen eta okupazioaren 80. urtemuga oroituko dute Erandion

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 22a, 12:00
Memoriaren aldeko taldeek Erandion egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudian.

"Oroimena eta duintasuna" goiburupean, oroit-ekitaldia antolatu dute Erandioko EH Bildu koalizioak eta memoriaren aldeko plataformak. Hitzordua datorren zapatuan ipini dute, Altzagako Jado kalean, 13:30ean. Memoriaren aldeko ekitaldi horren bidez, EH Bilduk eskatu du "Frankismoaren zigorgabetasunagaz buka dezagun". Ekimenean, bonbardaketen eta okupazioaren 80. urtemuga ekarriko dute gogora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun