Kalezulo gaztetxeak gaur erantzungo die "Udalaren adierazpen faltsuei"

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 7a, 00:42

Gaztetxean kuadrillen bilera zegoela izan dute itxiera-dekretatuaren berri Kalezulok gazteek. © KALEZULO GAZTETXEA

Kalezulo gaztetxeak atzo arrastian izan zuen Erandioko Udalak sinatutako itxiera-dekretuaren eta Egoitz Bilbao Hirigintza zinegotziaren adierazpenen berri. Gazte-kolektiboak gaur jakinaraziko du zein den bere jarrera. Halere, aurreratu du gaztetxea defendatuko dutela: "behar genuen, behar dugu eta beharko dugu. Herritik eta herriarentzat eraiki izan duguna defendatuko dugu", azaldu dute. Modu berean, Kalezulok kritikatu ditu Udalaren adierazpenak, "faltsuak" eta "apaindurak" direla iritzita.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun