Herri-kontsultak Uribe Kostan

Herri-galdeketaren galdera berba-kafe batean aukeratuko dute erandioztarrek

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 4a, 09:38

Erabakitze-eskubidearen aldeko ekimen bat, artxiboko irudian. © ERANDIOKO GURE ESKU DAGO

Datorren azaroaren 5ean, herri-galdeketa egingo dute eskualdeko zenbait udalerritan, tartean Erandion. Bertako Gure Esku Dago taldeak zabaldu duenez, zapatuan, irailaren 9an, aukeratuko dute azaroan bozkatuko den galdera, "denon artean". Horretarako, berba-kafea antolatu dute Astrabuduko Josu Murueta plazan. Ekimena 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da.

Gure Esku Dagok erandioztar denak gonbidatu ditu Josu Muruetara bertaratu eta iritzia eta ekarpenak ematera. Gogorarazi dutenez, kurtsoa hasi berri dute, "eta erabakitzeko eskubidearen inguruko gertaera ugari ditugu zain". Aurreko ikasturtea "behar genituen sinadura guztiak eta gehiago" bilduta amaitu zuten.

Ekimeneko kartela

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun