2021eko udako kultur egitarauak

"Eureka Domeka!" kultur-zikloa antolatu dute irailerako Erandion

Erredakzioa 2021ko abu. 27a, 10:20

Gautxoriak Erandioko elkarteak iraileko domeketarako egitaraua antolatu du.

Iraileko domeketarako kultur-egitarau ederra prestatu du Erandioko Gautxoriak elkarteak. Azaldu dutenez, beraien asmoa herria biziberritzea eta euskara plazagaz lotzea da, eta, horretarako, musika, marrazketa eta bertsolaritza saioak egingo dituzte ibaiertzean, Gasolinoaren geraleku ondoan, 18:00etan.

Erandioko Gautxoariak elkarteak "Eureka Domeka!" kultur-zikloa antolatu du iraileko asteburuetarako. Ibaiertza izango da ekitaldien antzezlekua, herriko "malekoian", Gasolinoaren geralekuaren ondoan, egingo baitituzte jarduerak; domeketan izango dira, 18:00etatik aurrera. Euria eginez gero, Altzaga auzoko GazteTxokora mugituko dituzte saioak.

Azaldu dutenez, jarduera horien asmoa, "herria biziaraztea eta euskara plazarekin lotzea" da. Horretarako, prestatu dituzten berezitasunen artean, uretatik lurrera egingo den bertso-saioa dago: bertsolariak Gasolinoan ontziratuta egongo dira kantuan, eta ikusleak, aldiz, ibaiertzean egongo dira eserita. Lehen lerroko bertsolari eta gai-jartzaileakaz "ur eta lur" geratzea da antolatzaileen xedea.

Egitarauak honako data hauek izango ditu:

  • Irailak 5: MICE, Miren Narbaiza.
  • Irailak 12: marrazketa inprobisatua, Unai Iturriaga eta Dani Fanogaz.
  • Irailak 19: bertso-saioa, Nerea Ibartzabal eta Eli Pagola bertsolariakaz, eta Beñat Vidal gai-jartzaileagaz.
  • Irailak 26: Westfalia Txou System.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun