Sexu-klase kontzientzia eraiki

Aitana López Hernández 2022ko mar. 8a, 09:00

Denok berdinak garela entzun ohi da. Instagrameko post bat dirudi. Gazteek barneratu egiten dute. Errepikatzen dute. Neskek oihukatu egiten dute ere. Baina gezurra da. Ez, ez gara berdinak, esan behar diegu, ezer aldatu ez dadin sortutako tranpa da.

Demagun borroka antikapitalista zu edo ni Amancio Ortega bezalakoak garela errepikatzearen inguruan antolatzen dugula. Demagun klase sozialekin amaitzeko borroka klaseen artean ezberdintasunik ez dagoela errepikatzean datzala. Zentzugabekeria, ezta?

Orduan, zergatik esaten diegu neskei eta emakumeei mutilen edota gizonen berdinak direla? Ez gara berdinak, patriarkatua izeneko sistema baten menpe jarraitzen dugulako. Duela aste batzuk, 19 urteko mutil batek 17 urteko neska-lagun ohia hil du. Erandion, bost neskatik batek sexu-erasoa jasan du. Adibideak bakarrik.

Ez, ez gara berdinak. Eta borroka feminista ezin da lelo idealista horretan oinarritu. Edo sexu-klase kontzientzia eraikitzen dugu —teoria feminista erradikalaren hitzetan—, eta emakumeok gure egoeraz jabetzen gara, edo berdin dio zenbat aldiz oihukatzen dugun berdinak garela, ez gara inoiz berdinak izango.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun